2013/01/28

TOPIC



Kaixo lagunak,
Gabonak baino lehen TOPIC-era joan ginen. Eta zuek zuen buruei galdetuko diezue....zer da TOPIC?
Ba....txotxongiloen museo bat da eta munduko lurralde guztietako txotxongiloak aurki ditzazkezue: errusiarrak, txinatarrak, arabiarrak, estoniarrak,tailandiarrak, amerikarrak...eta nola ez! euskaldunak ere.

Museoa Tolosan dago, gainera tren geltokiaren ondoko enparantza batean kokatuta dago, oso errez topatzeko!Trenez abiatu ginen ti-ta batean.

Iritsi ginenean, berokiak utzi eta antzerki bat ikustera eraman gintuzten bertan dagoen areto batera: "Hareazko Ipuinak" izena zuen eta Markeliñe antzerki konpainiak antzeztua.Ez dizuet gehiegi kontatuko honi buruz baina, bene-benetan,hunkigarria izan zen.

Antzerkia ikusi ondoren, hamaiketakoa!!! euripean izan zen baina tira! zer egingo diogu?
Hamaika t´erdietan barrura sartu ginen berriz, eta museoko txotxongiloen munduan murgildu ginen.... ZORAGARRIA, IKUSGARRIA..... benetan politak!!!

Eta hori gutxi balitz, ondoren tailerra egitera, guk geuk txotxongiloak sortzera!!!!!!!!
Txotxongiloa sortzeko begiraleek irizpide batzuk eman zizkiguten eta  materiala oso polita, eta koloretsua zenez, oso txotxongilo jatorrak eta ponpoxoak jaio ziren.

Hona hemen, egun hartan egindako argazki bilduma:

                                                       TRENEAN....

 



hamaiketakoa...


Antzokian.................


MUSEOAN....                                                  



                                                                 TAILERREAN...







                               AGUR   LAGUNOKKKK!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario